Multimultzo

Artikulu hau matematikaren kontzeptu bati buruzkoa da, konputazioaren zientzian erabilitako egiturei buruz zerbait jakiteko ikus Multimultzo (datu mota abstraktu) artikulua.

Matematikan multimultzo[1] bat multzo baten generalizazioa da, multimultzotan haien elementuak behin baino gehiago agertu ahal direla. Adibidez, a eta b elementuak eta ez beste ezein elementurik dituen multzo bakar bat dago, baina baldintza hori betetzen duten multimultzo asko daude:a-ren kopia bi eta b-ren kopia bat dituen multimultzoa, a-ren hiru kopia eta b-ren beste hiru kopia dituen multimultzoa eta abar. "Multimultzo" izena Nicolaas Govert de Bruijn-ek sortu zuen 1970ean.[2] Matematikan eta beste eremu batzuetan multimultzoak "multimultzo" izena baino mende batzuk lehenago erabili dira. Knuth-ek (1998) multimultzoen lehenengo ikerketa multimultzoen permutazioak deskribatu zituen Bhascara Acharya matematikari indiarrak egindakoa dela esaten du, 1150 urtearen inguruan.

  1. Inguruko hizkuntz gehienen bidetik joatearren (alemana, katalana, espainiera, frantsesa, ingelesa, italiera, nederlandera, poloniera, portugalera eta suediera) artikulu honen izaki matematikoari multimultzo izena esleitu zaio, baina baliteke dagoeneko euskal zientzia-literaturan artikulua idaztean aurkitu ez den beste izen batzuekin izendatua egotea. Aipatutako hizkuntzetan izaki honi ematen zaizkien izenak, hurrenez hurren, hurrengoak dira: multimenge, multiconjunt, multiconjunto, multiensemble, multiset, multiinsieme, multiset, multizbiór, multiconjunto eta multimängd.
  2. Knuth, Donald E.. (1998). The Art of Computer Programming – Vol. 2: Seminumerical Algorithms. Addison Wesley ISBN 0-201-89684-2.. Knuth-ek multimultzoak izendatzeko proposatu ziren beste izen batzuk ere ematen du.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search